XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Alako batean, zaldia ta karrua preparatuta zeudela ta Olegariok Txirritari:
- Jeiki adi! Jeiki adi! Ta Txirritak:
- Bai, bereala!.

Bañan ez jeikitzen ura oietik; ez jeikitzen oietik eta alaba bialdu omen zion:
- Esaion jeikitzeko aguro, kotxerua preparatuta dagola ta! Orduan kotxiakin ibiltzen baitziran.

Alaba joan da, esan ere bai, bañan Txirrita ez jeikitzen.

Olegariok ostera bialdu zun alaba:
- Jeikitzeko azkar esaion, aspertu dala kotxerua-ta!.

Joan da alaba ta Txirritak:
- Esaiozu aitari ezin detela!.

Bartarratsean emen aldatu nintzala eta ezin ditutela galtzerdiak billatu! Bat billatzen detela, ta bestea ezin detela billatu!.

Igo omen da Olegario ta:
- Zer pasatzen zaik?.

- Nik etzekit ba! Emen aldatu niñuen bartarratsean, da iñun eztit billatzen orain galtzerdia! Ta anka batean galtzerdia ta bestea ankutsik ezin joango nak ba!.